XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Osasuna Jainkoaren botikatik Zauri - Belarra (Salbia) BERGARETXE'tar Jon Joseba'k.

Belar onen ospea ere etzan izango nolanaikoa, aldiren baten.

Salbia etxean euki eta nola il daiteke gizona? Orrela esaten omen zuten jendeek amairugarren gizaldian eta geroago ere.

Badirudi gaxotasun guztiak sendatzen zituala edo zerbait orrela.

Itz au laterazko salvaretik dator, eta onek gaizkatu edo salbatu esan nai du.

Beraz gaur egungo jakitunek ere ezin ukatuko dute, sendakuntza arloan, zerbait ona egiña izango dala belar au, orrenbeste gizaldiren buruan, orrelako izen onaz jabetu eta berari oraindik ere eusteko.

Sendabelarreri buruzko antziñako liburu baten, bada ipui bat, belar ontaz erriak zeukan iritzi ona agertzen duana.

Onela dio: Ba omen zijoan Andre Maria, bere Seme Jesus eta senarrarekin Egipto'ra iesi, eta ikusirik Herodes'en borreroak alderatzen zijoazkiela, bidean arkitzen zituan lore ta belarreri babes eskatzen asi omen zan, euren azpian gordetzeko alegia; baiñan iñork ez omen zion gordelekurik eman.

Orduan salbiagana urreratu eta arren baiño arren egiten asi omen zan, gordetzeko alegia bere ostoen azpi biguñean.

Bai egiñ ere belar onek.

Eskerrak orreri, Herodes'tarrek oso ondotik igaro ziran arren, ez omen zituzten arkitu.

Arriskua igaro ta gero, Pamili Santuak aurrera bidea artu zuanean, Ama Birjiñak, eskerrak emanez, onela itz egin omen zion belarrari: Gaurtik aurrera, zu izango zera gizonen lorerik maiteena, bada eritasun guztiak sendatzeko indarra ematen dizut.

Salba itzazuz danak, gu salbatu gaituzun bezela, euren gaxotasunak sendatuaz.

Arrazkero, or jarraitzen omen du belar onek, bere lan bikaiña egiten.

Au ipuia izango da, bai, baiñan ipuiak ere bere zera edo esannaia izaten du sarri.

Belar arloan ikasiak diranek bi salbia mota bereixten dituzte.